XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orrela izan bearr; orixe, geron ustez, ukatzekoa ez dan lenengo baldintza.

Lateraren eta bere alabaen egikera oso aundia izan dala ezin uka dezakegu; ta egikera ori eliz-gizonen bitartez asi zan noski, ta gerokoan ere luzaroan jarraitu dute, Eliza`ri dagozkion otoi ta abestiak, geyenetan bide izan dirala; bai ta aien itzaldiak eta egindako lenengo idaztiak ere.

Argi agertzen da, eliz-gizon aiengan bidezkoa zanez, xede berezi ta nagusia, erlijioari zegokiona izan zala, ta, izari orokarrean, ajola gutxi, izkuntza bezela, euzkerarenganako.

Aientzat, Europa`ko jakitun guzientzat bezela, latera zan yakintzaren eta ertiaren izkuntza nagusia, ta beste mintzaira guziak arruntak ziran, ozte xearenak bakarrik; orrela, erri xearen izkuntzaren bat erabilli bearr-izan zutenean, lateraren ereduz erabiltzeko alegintzen ziran; orain arte gurean oso luzaroan iraunkiro bizi-izan dan " Aita gurea " aipa dezakegu esan duguna egiztatzeko; ta gure egun auetan ere, oindiño, ezin esan dezakegu egikera artatik osoro atera gerala.

Beste egikera bat aipatu nai dut emen, eta eztakigu bertan dagoen garrantzi aundia iñun salaturik izan ote dan.

Guztiz garrantzidun agertzen zaigu guri egikera ori ta ondo aztertu bearr-izango litzakela uste dut.

Ona emen zein dan: Guzien aburuz, geron ustez, egunero darabilgun zu izenordea ta berari dagozkion aditzerak ere, len, bi ta geyago, askoren zentzuna adierazten zan oien bidez; orduan, i ta zu, bat eta geyagokoaren zentzunak adierazteko genituen.

Zer zala-ta, igaro zan zu bakarraren zentzunaz erabiltzeko?; apika beste azalpenaren bat emango ligukete jakitunek, baña guk gaur ez dugu ikusten bat baño, auxe: gugandik iparraldean bizi dan izkuntzan vous erabilli zuten eta ba-darabilte egun ere, asko ta bakarraren zentzunak adierazteko; ta gugandik egoaldean bizi dan beste izkuntzan vos erabilli zan era berean.

Eta bi izkuntza oien jokera bera onartu zuten euzkaldunek, askorena zan zu bakarrarena adierazteko arturik; eta utzik geratu zan askoren zentzuna adierazteko, zuren ordez zuek eratu zuten, eta aren aditzerak oñarriz arturik, -te atzizkiaren bidez beste berri batzuetan biurturik geratu ziran: zera ta zerate, duzu ta duzute, ta abar.

Alakotz, esandako zuek izenordea ta -te atzizkiaz egiñak agertzen diran aditzerak gure izkuntzan oso zarrak ez dirala ustekoa da.

Baña aldatze aren bidez, esandakoa baño geyago ta garrantzi aundiagoa izan zan zerbait gertatu zan.

Zu ta bere aditzerak erabiltzean, ala bearrik, i izenordea ta itanozko aditzerak alboraturik izan ziran, ondorioz, eta gero ta gutxiago erabillita.